Plaza Zaharrak Bizirik: gure kulturari bizia emanez

Plaza Zaharrak Bizirik egun erdiko kultur proiektua da, herriko plaza jardueraren ardatz gisa erabiliz. Gure helburua espazio hauek balioan jartzea da, euskara sustatuz eta esku pilota, bertsolaritza eta musika tradizionala uztartuz, komunitateari irekia den kultur jardunaldi bat sortzeko. Plaza herri bakoitzeko bizitza sozial eta kulturalaren erdigune izatera itzultzea nahi dugu.


Ezagutu gure taldea

Proiektua euskal kulturarekin lotura zuzena duten sei lagunek bultzatzen dute; herrigintzan ibilbide luzea duten pertsonak dira, kultura bizia maite dutenak, eta ilusioz batu direnak Plaza Zaharrak Bizirik herriz herri eramateko, jendearekin elkarlanean aritzeko eta gure tradizioak modu gertu eta parte-hartzailean berpizteko.

Oinatz Bengoetxea

Pelotaria

Aitor Alduntzin

Pelotaria

Joanes Illarregi

Bertsolaria

Xabat Illarregi

Bertsolaria

Ainara Mindegia

Trikitilaria

Birjinia Mariezkurrena

Panderojolea

Gure mamia: gure plazak berpiztea

Plaza Zaharrak Bizirik, Euskal Herriko herrietako plazak eta frontoi zaharriei bizia, ahotsa eta protagonismoa itzultzeko asmoz sortu da . Gure pasioa  espazio historiko hauek balioan jartzea da, euskara espazio publikoan sustatuz eta tradizioak, hala nola esku pilota, bertsolaritza eta musika tradizionala, elkarlotuz. Gure helburua herriko pilotariak eta herriaren kultura-sare osoa inplikatzen duten, komunitateari eta publiko orori irekita dauden jardunaldi kulturala sortzea da.

Tradizioa bultzatzen duen taldea

Nahiz eta esparru ezberdinetatik gatozen (pilota Oinatz Bengoetxea eta Aitor Alduntzin, bertsolaritza Joanes eta Xabat Illarregi, eta trikitilari eta pandero jolea Ainara Mindegia eta Birjinia Mariezkurrena) gu lotzen gaituen ikuspegi bakarra: plaza elkargune bihurtzea, euskara ardatz izatea eta kultura herrikoiak gizartea biziaraztea da.

Etorkizunerako ondare kultural bat

Sortu nahi dugun eragin nagusia plaza  zaharren balioa iraunkor bultzatzea, euskara bizitza publikoan indartzea eta belaunaldien arteko lotura gure tradizioen bitartez sustatzea da. Helburua ekitaldi bakoitza esperientzia ahaztezina izatea, herri bakoitzean pizgarri kultural bat sortuz eta parte-hartze eta komunitate ondare bat utziz.

 

 

"Plaza Zaharrak Bizirik plaza berriro gure komunitatearen erdigune bizia izatea lortzen duen proiektua da, pilota, bertsolaritza eta euskarazko musika elkartuz."

Crea tu propia página web con Webador