Gure proiektuak: gure plazak bizirik jarri
Plaza Zaharrak Bizirik-ek Euskal Herriko plaza eta frontoi zaharrei bizia ematen dien kultura-motorra da.
Pilota, bertsolaritza eta musika tradizionala ardatz, jardunaldi parte-hartzaile eta jai-girokoak proposatzen ditugu, guztiz euskaraz garatuak. Gure taldeak (pilotalariak Oinatz Bengoetxea eta Aitor Alduntzin, bertsolariak Joanes eta Xabat Illarregi, eta trikitilari eta pandero-joleak Ainara Mindegia eta Birjinia Mariezkurrena) ikuspegi komun bat partekatzen du: plaza elkargune bihurtzea eta euskara kultura herrikoia bizirik mantentzeko ardatz izatea.

Kalejira: jardunaldiaren hasiera bizia
Gure jardunaldi kulturalari kalejira batekin ekiten diogu, herriko kaleak zeharkatuz. Bi emakume, Ainara Mindegia trikitilaria eta Birjinia Mariezkurrena pandero-jolea, gidari direla, erreferente kultural bihurtuz. Festari dei eginez publikoa plazara eramaten dute Plaza Zaharrak Bizirik-ek eskeitzen duen festan parte hartzera gonbidatuz.

Bertsopilota: indarra eta hitza batzen diren tokia
Plazara iristean, emozioa bizirik jarraitzen du bikoteka jokatuko den esku pilota partidu batekin. Pilotalariak Aitor Alduntzin eta Oinatz Bengoetxea dira, eta hauei herriko beste bi pilotari (gizon edo emakume) batuko zaizkie, herritarren parte-hartze zuzena sustatuz.

Herri osoa elkartzen duen proposamena
Gure proposamen kulturalak bereziak dira, herritar guztientzat diseinatuta baitaude: familia, gazteak, adinekoak eta euskal kultura gustuko duten edozein pertsonentzat.
Proiektuak antolatzean, herriak honako helburuak lortzen ditu: euskara ardatz nagusi, kultura herrikoia bizirik, espazio publikoaren erabilera eta berriztatzea, eta komunitatea eta hurbiltasuna sustatzea.
Crea tu propia página web con Webador